|
|
|
|
Iraki ezarritako enbargoaren kontrako Euskal
Herriko Plataforma Zergaitik bonbardeatzen da orain Irak? Nazio Batuen baimenik gabe, eta Iraken subironatasunari muzin
eginez, EEBBek eta Erresuma Batuak burututako eraso lotsagabe honen aurrean, ez
dago justifikaziorik. Bi herriok, eritzi publikoari iruzur egiteari uko egin
beharko liokete, eremu hori desorakatzearen aldeko bere interesak hain garbi
egonik. Eraso hau, inguruko herriei ere zuzendutako mezu argi eta garbia ere
bada; estatubatuar administrazio berria, bere aintzindariekiko desberdina ez
dela, alegia.
Erasoa, Irakeko nazioarteko egoera aldatu zezakeen kinkan burutu
da, bainan honelako gertakizunek ezer gutxi laguntzen dute. Bush-ek boterea
besarkatzen duen momentuarekin bat dator, ala nola, ekialdean bere aliatua den
Sharon-ek gauza bera lortzen duelarik; Colin Powel, Golkoko Gerratearen
arduraduna izan zena ere, Kuwait-en bisitan zenbilen herri horren askapenaren 10
urteurrena ospatzeko; azkenik, Irakiar arduradunak eta Nazio Batuak ere,
elkartzeke zeuden. Bonbardeaketei esker, bilera horrek ez du ospatze datarik.
Irak-ek, Nazio Batuek bonbardeaketa kondena dezaten eskatzeko, bere eskubide
osoan dago.
Irak erasotzeko benetazko zioek, ez dute zerikusirik, demokraziaren
eskubideen defentsarekin, giza eskubide edo eta nazioarteko zilegitasunarekin.
Iraken kontrako enbargoa eta egunero jasaten dituen erasoak,
aurreplanifikaturiko genozidio eta gizakien aurkako krimen delituak dira soil-soilik,
beraiek bait dira Giza Eskubideen eta Populakuntza Zibilen babeserako
nazioarteko legediak bortxatzen dituztenak.
Bonbardeaketak direl medio, populakuntza zibila hiltzen, eta eremua
desorekatuz,estatubatuar administrazio berri honek, eremuan pakea lortuko duela
ulertzen duen modua. Errugabea
den herri baten sufrimendua geldiareztea premiazkoa da
|